‘Gazta zati bat’ dokumentala aurkeztuko du Jon Maiak hilaren 17an Herriko Antzokian
Arnaldo Otegiren aldeko plataformak eta Ongarri zine-klubak antolatuta, Gazta zati bat filma emango dute datorren eguenean, Herriko Antzokian. Jon Maiak zuzendu du filma, eta bera etorriko da pelikula aurkeztera. Autodeterminazio eskubideen defentsa du ardatz filmak, eta Euskal Herria eta Eskozia dira eszenatoki nagusiak. Gazta munduaren metafora da, Idiazabal munduaren erdigunea eta Eskozia Euskal Herriaren ispilua. [...]


















