Egiguren:”Otegi mendeku politikoagatik dago kartzelan. Ez dauka zentzurik kartzelan egoteak”.

| 2012/06/01 | Comments (0)

 

 

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak uste du euskal presoentzat ibilbide orri bat izatea beharrezkoa dela. Izan ere, ”preso batek jakitea nahi duena da noiz irten behar den, zer prozesu ezarriko dioten”. Adierazi du gaur egun Espainiako Gobernuak ez duela halakorik eta “gaizki” ari dela. Haren arabera, “Batasunak” ez du gaiari buruzko bidea markatuta.

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bihar barne eztabaidaren ondorioak jakinaraziko ditu Gernika-Lumon (11:00, Elai Alai aretoa). Atzo Joseba Permach ezker abertzaleko kideak iragarri zuen adierazpena ”historikoa” izango dela eta “oraingo egoera politikoa hankaz gora” jarriko duela.

Egigurenek esan du euskal presoentzat ez dela amnistiarik edo indultu kolektiborik izango, baina damuaren bideak etorkizunik ez duela ere azaldu du.

PSEko presidenteak adierazpen horiek ETB1eko Bisitaria saioan egin ditu. Bart eman dute programa, ordubete pasatxokoa. Aizarna Zestoako auzoan, Xoxoten edota Txilarre Elgoibarko baserrian —han egin zituen elkarrizketak Arnaldo Otegirekin hark aurreko bake prozesuaren aurretik— egon zen Xabier Euzkitze kazetariarekin.

Egigurenen beste adierazpen batzuk:

- “Otegi mendeku politikoagatik dago kartzelan. Ez dauka zentzurik kartzelan egoteak”.

- “Ez daukat gorrotorik, eta ez dut nahi barkamena eskatzerik. Damutzen badira barruan emango dute, niri berdin zait esan edo ez esan. Ez da adiskidetze arazorik izango.”

- “[Javier Lopez Peña] Thierry-k bota zuen Loiola [negoziazioak]. Ezagutu nuenean andreari esan nion: alferrik da, ez dago ezer egiterik. Hizkuntza aldatu zuen”.

- “ETA jadanik ez dago. Presoak daude”.

- “Ni nazionalista sentitzen naiz, baina sabinianoa ez. Ez Euskadikoa, Euskal Herrikoa. Zentroak Nafarroa izan behar du. Gu [EAE] Nafarroan sartzeko aukera jarri izan balute —ez alderantziz, xedapen gehigarrian jartzen duen bezala—, dena eginda egongo zen. Baten batek ederki engainatu zituen hauek [abertzaleak]“.

- “Nazio bat egin daiteke, Euskal Herria, independentziarik gabe, subirania eta konstituzioa partekatuta. Hemengo abertzaleek subirania nahi dute, baina hori ez dago. Konparazio batera, Espainia ez da subiranoa, hori partekatua du Europarekin”.

Tags: , ,

Category: Bideoa, Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasuneko bozeramaile eta legebiltzarkide ohia da. Gaur egun espetxean dago "ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik". Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista, portavoz de Batasuna y ex parlamentario vasco de Herri Batasuna y Euskal Herritarrok. Actualmente, se encuentra preso. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.