Urte kopurua murriztu arren, zigorrak mantendu ditu Gorenak

| 2012/05/09 | Comments (0)

Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi kartzela zigorra sei urte eta erdira jaitsi die, eta Miren Zabaletari, Sonia Jacintori eta Arkaitz Rodriguezi seira. Bi boto partikular egon dira: bat absoluzioaren aldekoa da, eta beste batek epaiketa errepikatu behar dela dio. Epaimahaia osatzen duten bost magistratutatik hiruk besterik ez dute izenpetu sententzia; adostasun handirik gabe hartutako erabakia da, beraz.

Oihana Elduaien

Espainiako Auzitegi Gorenak murriztu egin dizkieBateragune auziko auzipetuei Espainiako Auzitegi Nazionalak jarri zizkien zigorrak. Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi hamarretik sei urte eta erdira jaitsi die zigorra, eta Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezi, zortzitik seira.

Otegi eta Diez erakunde armatuko zuzendaritzako kidetzat jo zituen Auzitegi Nazionalak. Gorenak atera berri duen epaiak dio, zuzendaritzako kide ez zirela, baina bai erakunde armatuko kide. Horregatik murriztu die espetxe zigorra. Nolanahi ere, Auzitegi Nazionalaren tesi nagusiari eusten dio, eta ezker abertzalea bide politiko eta demokratikoen alde lerratzearen alde egin zuten lana ETAren aginduak jarraituz egin zutela berretsi du. Gorenak dio ezker abertzaleko kideak ez zirela lan politikoa egiten ari barne eztabaidarako akuilu lanetan aritu zirenean. ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egozten die Gorenak zigortu guztiei. Auzitegi Nazionalak jarritako inhabilitazioari ere eutsi egin dio Gorenak.

Epaiak bi boto partikular izan ditu: bat, absoluzioaren aldekoa, eta bestea, epaiketa errepikatzearen aldekoa. Miguel Colmenero da boto partikularra idatzi duenetako bat. Haren ustez, Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik arrazoia dute epaimahaiaren kontrako errekusazioa jartzean. Epaia eman zuen Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna zalantzan jarri daitekeela dio, eta beraz, beste epaiamahai batekin epaiketa errepikatu behar litzatekeela uste du. Gorenaren epaia idazteko ardura Colmenerok zuen, baina desadostasuna ikusita, ponente izateari uko egin zion.

Bigarren boto partikularra Alberto Jorge Barreirok idatzi du. Hark dio absoluzioa emateko arrazoi indartsuak daudela, eta Otegik jarritako errekusazioa onartzeko eta epaiketa berriz egiteko beharrik ez dagoela.

Tags: ,

Category: Castellano, Catalan, Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasuneko bozeramaile eta legebiltzarkide ohia da. Gaur egun espetxean dago "ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik". Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista, portavoz de Batasuna y ex parlamentario vasco de Herri Batasuna y Euskal Herritarrok. Actualmente, se encuentra preso. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.