Espainiak Otegiri kalte-ordain gisa 20.000 euro emateko agindu du

| 2012/03/01 | Comments (1)

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iaz atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Gorenak ezker abertzaleko kideari jarritako kartzela zigor bat, eta isuna ordaintzera behartu zuen. 2003an, ‘Egunkaria’-ren itxieraren ostean, Otegik esan zuen Espainiako erregea “torturatzaileen erantzulea” dela.

Berria.info   2012-03-01 – 12:22:08 

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iazko martxoan Espainiari isun bat jarri ondoren honek Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari kartzela zigor bat jartzeagatik, Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak agindu du Otegiri kalte-ordain gisa 20.000 euro pagatzeko, gaur Ministerioak berak Efe berri agentziari esan dionez. “Datozen orduetan” egingo dute ordainketa. Politikariaren adierazpen askatasuna urratzeagatik ipini zion Europak isuna Espainiari, 20.000 eurokoa —eta beste hiru mila ordaintzeko ere agindu zion, epaiketako kostuengatik—.

Alberto Ruiz-Gallardon Justiziak ministroak esan du ez duela bat egiten Europako epaiarekin, baina bete egingo duela, “disgustoarekin” bada ere.

Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Otegiri 2005ean, honek “erregeari irain larria” egiteagatik. Hain zuzen, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren kazetako arduradunek salatutako torturen erantzule izatea leporatu zion Otegik Juan Carlos Borboikoa erregeari.

“Diskurtso politikoaren testuinguruan egindako arau-hauste batengatik ezarritako espetxe zigorra ez da bateragarria Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko hamargarren artikuluak bermatzen duen adierazpen askatasunarekin”, zioen iaz Estrasburgoko auzitegiak. “Adierazpen askatasuna gizarte demokratiko baten funtsezko oinarria eta haren garapenerako oinarrizko baldintza da”.

Otegiren adierazpen haiek Euskal Herriarentzako interes publikokoak direla iritzi zion Estrasburgok, eta ez ziotela Espainiako erregearen bizitza pribatuari edo ohore pertsonalari eraso egiten.

Europak ebatzi zuen torturei egindako erreferentziek “nahikoa lotura” badutela Martxelo OtamendiEgunkaria-ko zuzendariak emandako tortura testigantzekin.

Auziak, justuki, 2003ko otsailaren 26an du oinarria. Egunkaria itxi eta bost egunera, Espainiako erregea Bilbon izan zen, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako orduko lehendakariarekin batera zentral elektriko bat inauguratzeko. Otegiri prentsaurreko batean horri buruzko iritzia eskatu ziotenean, “lotsagarria” zela erantzun zuen: “Nola da posible Espainiako erregearekin argazki berean agertzea, bera denean Espainiako armadako buruzagi gorena, hau da, torturatzaileen erantzulea?”.

Otegi 2009ko urritik kartzelan daukate, Bateragune auziagatik.

Tags: , , ,

Category: Castellano, Catalan, Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasuneko bozeramaile eta legebiltzarkide ohia da. Gaur egun espetxean dago "ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik". Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista, portavoz de Batasuna y ex parlamentario vasco de Herri Batasuna y Euskal Herritarrok. Actualmente, se encuentra preso. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.