Zorionak eta askatasuna
Iritsi da 2012ko uztaila eta burua lehengo lepotik. Izan ere, badira 2 urte eta erdi herri ekimen hau abian jarri zenetik eta entzun behar luketenak gorrak dira edo gure aldarria ez da behar den lekuraino iristen.
Gaurko honekin eskerrak eman nahi dizkiegu, gure eskaerei babesa eman dien hainbat herritarri. Alderdi askotakoak izan dira, norbere alderdiaren txokotik apur bat irtenda justiziazko eskabidearen alde agertu direnak. Hala egin dira kontzentrazioak, manifak, hitzaldiak, kantaldiak, filma emanaldiak e.a. Eskerrak, berriz ere, zuen babesagatik.
Oraingo honetan, oporren atarian gaudenean, bi motibo nagusi ditugu guztion arreta erakartzeko:
Alde batetik, Arnaldok ostiral honetan (uztailak 6) betetzen ditu urteak, eta gure zorion-opari ederra luzatu nahi diogu Logroñoko kartzelaraino. Kalean izan balitz nahiago genuen guztiok, baina entzungor egiten digute. Beste alde batetik, datorren astelehenean (uztailak 9) egingo ditu Arnaldok mila egun, gizarte zibilizatuentzat lotsagarria den egoeran; izan ere, injustizia sufritzen duen pertsonak dauden bitartean gizartea ezin da pozik egon. Horregatik, gutariko bakoitzaren duintasunaren izenean
errepikatzen dugun eskaria da Arnaldo zein harekin batera Bateragune auzian zigortuak libre utzi ditzatela, gizarteko bakegintzan lan egitera besteokin batera etor daitezen.
Euskal presoak askatu!
Arnaldo Askatu, Politika Askatu
Herri ekimena
Category: Euskara, Plataforma



















